XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gauza bera esan dezakegu marra eta puntuei buruz: apaingarritasun huts ala geometriazko arrazoinbide adieraz dezakete.

Aipaturiko adiera edo esanahi hau, inguru fisiko, material eta, beraz, objetibo batetik sortzen da; alabaina, alda daiteke.

Honela, kolore urdina, marroia edo gorria, berdinak izango dira beti, guretzat eta edonorentzat, baina ez dira beti denentzat garbitasun, zikin edo gorrotoaren ezaugarri izango.

Adiera molde jakina, beraz, ez da betirako, baina ez da apeta sikologiko hutsetik sortzen ere.

Ingurune historiko sozial batetan sortzen da, eta horrek eman ala kentzen die elementuei adiera hori.

Kandinsky izan da puntu honetan gehientsuen ikertu duena, kolore, marra, puntu eta abarren sikologian sakonduz... (15) .

Beraren ikasketak jarraikitzen ditu gehienbat egungo publizitateak.

Baina ez dugu euskarriaz (A) eta eiteez (B) soilki eta bereziki arduratu behar; beharrezko da ere, hauek (eiteek) harengan (euskarrian) duten eragina begiematea eta kontuan edukitzea, hots, sistema (C).

Izan ere, sistema definitzeko, osagarri diren elementuez aparte, elementu horiek beren artean dituzten erlazioak behar bait dira.